Olentzero eta Maridomingi iritsi dira Errenteriara

Olentzero eta MaridomingiErrenteriako ikastetxeek, Hiri Mantenuko Udal departamentuak eta Xenpelar Arte Plastikoen Tailerrak elkarlanean egindako ekimen bati esker, Olentzero eta Maridomingi herriko biribilgune eta hainbat txokotara iritsi dira.

Hala, ikastetxe bakoitzak bere Olentzeroa egin du eta Xenpelar tailerretan Maridomingiak prestatu dituzte. Dena prest egon denean hiri mantenuko langileak arduratu dira horiek txukun kokatzeaz.