Doako euskara ikastaro trinkoak langabetuentzat

Euskara departamentuaErrenteriako Udalak Errenterian erroldatutako langabetuentzako doako euskara ikastaro trinkoak antolatu ditu, otsailaren 6an hasi eta ekainera arte.

Matrikulatzeko epea urtarrilaren 13tik 27ra zabalik egongo da. Interesa duten langabetuek Udal Euskaltegian (Miguel Zabaleta, 14) edo Xenpelar AEK Euskaltegian (Biteri 30) eman dezakete izena.

Tokiak mugatuak dira.