Sortu dute Trintxerperen aldeko diru-bilketa antolatzeaz arduratuko den lantaldea

Diru-bilketa_bileraAurrera darrai Errenterian Trintxerperen alde sortu den mugimendu solidarioak. Hala, pasa den astean sortu zuten  herriko auzoetan egingo den diru-bilketa antolatzeko lantaldea.

Hogei pertsona bildu ziren ekimen honetarako euren laguntza emateko Merkatuzarren urtarrilaren 28an eta bilkura hartatik sortu zuten 7 lagunek osatuko duten koordinaziorako lantaldea. Eurak arduratuko dira xehetasun guztiak prestatzeaz eta ekimena bere osotasunean antolatzeaz.

Helburua, martxoaren 29an, hilabete solidarioari amaiera emateko, herriko auzo guztietan diru-bilketa egitea da eta horregatik beharko dute herritar norbanakoen, auzo elkarte edo bestelako eragileen laguntza. Izan ere, auzo bakoitzerako hamabost bat lagun beharko dituztela aurreikusi zuten.

Horrez gain, eta eguna girotzeko asmoarekin, kale animazioa egitea egoki ikusi zuten parte-hartzaileek eta horretarako ere laguntza eskatu nahi diete errenteriar guztiei.

Horregatik, laguntzeko prest daudenak alkatetza@errenteria.net helbidera bidali dezakete mezu bat eta bertatik jarriko dituzte harremanetan koordinazioaz arduratuko den lantaldearekin.