Hernaniko Santa Barbara ermitara joango dira erretiratuak

Santa BarbaraErrenteriako erretiratuen elkarteek jakinarazi nahi dute, larunbatean, hilak 15, elkarteen arteko otsaileko goizeko irteera egingo dutela. Hernaniko Santa Barbara ermitara joango dira.

Interesdunak Renfeko geltokian egin beharko dira 8:45ean eta antolatzaileek makila eta oinetako egokiak eramatea gomendatu dute.