Zamalbideko Auzo Batzarra egin zuten atzo

Zamalbideko Auzo Batzarra

40 lagun inguru bildu zen atzo, otsailak 23, Zamabilbideko Auzo Elkarteak eta Udalak deitutako Auzo Batzarrean. Udalaren izenean bertan izan ziren, Luisma Diez Hirigintza zinegotzia eta Iñaki Azkarate Ingurumen teknikaria.

2011n egindako batzarrean jasotako eskaeraren egoera zein den adierazi zuen Diezek eta bilkura amaitzeko, 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jaso zituzten.

Zamalbideko eskaeren egoera