Atzo izan zen bosgarren Auzo Batzarra, Olibet-Ugarritzekoa

Olibeteko Auzo Batzarra_800x45035 bizilagun inguru bertaratu zen atzo, hilak 3, Olibeteko Auzo Elkartean egindako Auzo Batzarrera. Udalaren izenean,  Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez Hirigintza zinegotziak parte hartu zuten, 2011n egindako batzarrean jasotako eskaeraren egoera zein den adierazteko, besteak beste.

Halaber, auzozain polizia eredu berria azaltzearekin batera, Olibet-Ugarritze auzoei dagozkien auzozainak ere aurkeztu zizkieten bizilagunei.

Bilkura amaitzeko, 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jaso zituzten.

Olibet-Ugarritzeko eskaeren egoera