100 lagun inguru bildu zen atzo Beraungo Auzo Batzarrean

Beraungo Auzo Batzarra_800x45019:00etan eman zitzaion hasiera atzo, hilak 5, Beraungo Auzo Batzarrari. Auzotar ugari bildu zen bertan, 100 inguru, Julen Mendoza alkateak, Luisma Diez Hirigintza zinegotziak eta Jon Txasko Trafiko zinegotziak emango zituzten azalpenak entzutera.

Herriko auzoei, oro har, eragiten dieten hainbat kontu azaldu zituen Mendozak lehendabizi. Besteak beste, auzozain polizia eredu berriaz aritu zen eta Beraun auzoari dagozkion bi auzozainak aurkeztu zizkien bizilagunei.  Diezek, ondoren, 2011kako batzarrean  jasotako eskaeren egoeraren berri eman zuen.

Bilkura amaitzeko, 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jaso zituzten.

Beraungo eskaeren egoera