Pontikara joango dira txistulariak igandean

txistuUdal Txistulari Taldea, Xabier Vesga zuzendari dela, Pontika auzoan barrena ibiliko da igande goizean, hilak 9, 9:00etatik aurrera. Ibilbidean Eduardo Gorosarriren Gorosarri eta Iparragirreren Ume eder bat doinuak joko dituzte.

Bestalde, erdiguneko kaleetatik pasatzen direnean, Raimundo Sarriegiren Inudeak eta artzaiak obra joko dute, Piñata Igandea dela-eta inude eta artzaien desfilea izango baita.