Txaro Perezi eman zioten IV. Mariasun Landa Sari bakarra

Mariasun Landa Sarien banaketa ekitaldia_800x450Pasa den larunbatean, hilak 8, eta Emakumeen Egunarekin bat eginez, IV. Mariasun Landa Sariak banatu zituzte Errenteria Hiria Kulturgunean (Niessen). Txaro Perez del Pechok eraman zuen ekitaldiko sari bakarra, Emakumeen Begirada Onenari dagokiona, Una carrera de fondo izeneko lanagatik. 350 euro eta Joxepa Antoni Araberri bertsolari errenterirraren bizitza jasotzen duen liburua formatu digitalean eraman zituen sari moduan.

Emakumeei Begirada Onena Saria, berriz, hutsik utzi du epaimahaiak, saria jasotzeko  moduko lanik aurkeztu ez dela iritzi dutelako.

Bost lan aurkeztu dituzte sariketara, hiru euskaraz eta bi gazteleraz. Horien artean lau izan dira emakumeek idatzitakoak eta bakarra gizon  batek aurkeztutakoa.

Sari banaketa ekitaldian Errenteriako Musika Kultur Elkarteak hartu zuen parte; baina modu berezian egin zuen, izan ere Margarita  Lorenzo de Reizabal bizkaitarra gonbidatu baitzuten zuzendari lanak egitera.