Alaberga, Gaztaño, Iztieta eta Zentroko Auzo Batzarrak izango dira datorren astean

Auzo Batzarrak

Alabergako bilerarekin ekingo diote Auzo Batzarren hirugarren asteari astelehenean, martxoak 17, auzo elkartean. Asteartean Gaztañokoa izango da, Bukagaitz elkartean eta asteazkenean Iztietakoa, auzo elkartaren egoitzan. Zentrokoa izango da azkena, hilaren 20an, ostegunean, Reina aretoan. Batzar guztiak 19,00etatik 20,30era izango dira.

Helburua da herritarrei jakinaraztea 2011n jasotako eskaera haien egoera zein den, eta, horretaz gain, auzozain polizia eredu berria azaldu eta 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jasoko dira.

Batzarretan Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez Hirigintza zinegotziak hartuko dute parte. Gainera, auzoaren errealitateak hala eskatzen duen kasuetan, Jon Txasko eta Jose Manuel Ferradas ere izango dira, Trafiko eta Ingurumen alorretako zinegotziak, hurrenez hurren.

Ekimen honekin, berriro balioan jarri nahi da herritarren parte-hartzearen garrantzia udal kudeaketa hobearen tresna gisa, herritarrak baitira, beren eguneroko errealitatetik, auzoen benetako beharrak zein diren ondoen dakitenak.