Atzo Iztietako Auzo Batzarra izan zen

Imagen 004

45 bizilagun inguru bertaratu zen atzo, hilak 19, Iztietako Auzo Elkartean egindako Auzo Batzarrera. Udalaren izenean, Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez Hirigintza zinegotziak parte hartu zuten, 2011n egindako batzarrean jasotako eskaeraren egoera zein den adierazteko, besteak beste.

Halaber, auzozain polizia eredu berria azaltzearekin batera, Iztietako auzoari dagozkion auzozainak ere aurkeztu zizkieten bizilagunei.

Bilkura amaitzeko, 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jaso zituzten.