Trintxerperen aldeko hilabete solidarioan, Kontzertu Barrokoa larunbatean

kontzertu barrokoa

Datorren larunbatean, martxoak 22, arratsaldeko 20:00etan Fatimako elizan, Niessen Elkarteak antolatuta Trintxerpeko sutean izandako kaltetuen alde elkartasuna agertzeko kontzertua izango da. Bertan Donostiako Orkestra Barrokoa izango da, Karanaba Otxotearekin batera, Sergio Zapirainek zuzenduta.

Kontzertuan, besteak beste, Jenkis, Bach eta Haendel-en obrak interpretatuko dituzte.

Kontzertu honetarako Ainhoa Francoren laguntza izango dute. Bera sopranoa da eta Trintxerpeko Kontserbatorioan kantu irakaslea, eta Vivaldi, Haendel eta Puccini-ren obrak kantatuko ditu.

Niessen elkartekoek nabarmendu eta eskerrak eman nahi dizkiete parte-hartzaile guztiek izan duten eskuzabaltasunagatik, bai Karnaba Otxoteari, bai Donostiako Orkestra Barrokoari, eta, nola ez, baita Ainhoa Francori ere.

Niessen Elkarteak dei egiten du kontzertura joateko, elkartasuna “beti joan-etorrikoa” delako.

Sarrera dohainik izango da. Sarreran kaxa bat jarriko da, eta bildutako ditu guztia osorik izango da suteak kaltetu zituen pertsonen beharrak asetzeko.