100 bizilagunetik gora bildu zen atzo, Zentroko Auzo Batzarrean

Imagen 004

2011n jasotako eskaeren egoeraren berri emateko eta herriko auzoei, oro har, eragiten dieten beste hainbat kontu azaltzeko, atzo, hilak 20, Julen Mendoza alkatea, Luisma Diez Hirigintza zinegotzia eta Jon Txasko Trafiko zinegotzia Reina aretoan izan ziren. 100 lagunetik gora bildu zen batzarrean.

Auzozain polizia eredu berria ere azaldu zieten bertaratutakoei eta Erdiguneari dagozkion auzozainetako bi aurkeztu zizkieten bizilagunei.

Bilkura amaitzeko, 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jaso zituzten