Kontzientziazio kanpaina abian, txakur kaken inguruan

Luisma Diez, Hirigintza zinegotzia, Iztietako auzo elkarteko kideekin batera (Iturria: Oarso-Bidasoako Hitza)
Luisma Diez, Hirigintza zinegotzia, Iztietako auzo elkarteko kideekin batera
(Iturria: Oarso-Bidasoako Hitza)

Errenteriako udalak, Iztietako Auzo Elkartearekin batera, txakur kaken inguruan kontzientziazio kanpaina abian jarri dute.

2011n burututako auzo batzarretan txakur kaken inguruan jasotako kexak ugariak izan ziren eta beharrezkoa ikusi zen herri osora zabaluduko den kontzientziazio kanpaina martxan jartzea. Iztieta auzoan abiatuko den egitasmo pilotua izango da lehen pausua, ondoren gainontzeko auzoetara zabalduko dena.

Horretarako, edukiontzi bereziak jarri dira. Edukiontzi gorri batzuk dira, erraz bereizten direnak. Lehenik, Iztieta pasealekuan jarri dira eta piskanaka edukiontzi gehiago jarriko dira herri guztian zehar. Kanpainak iraun bitartean ere, poltsa biodegradagarriak banatuko dira gorotzak jasotzeko.