Errenteriako udalak alokairuan eta lagapenean dituen garajeen prezioak jaistea erabaki du

 

Alazne Korta, Ondare zinegotzia eta Jon Txasko Trafiko zinegotzia
Alazne Korta, Ondare zinegotzia eta Jon Txasko Trafiko zinegotzia

Oinezkoek zein ibilgailuek espazio publikoa erabiltzeko gero eta demanda handiagoa egiten dutela kontuan hartuta, eta gure herrian ondasun nahikoa urria den baliabide hori hobeto erabiltzeko kudeaketa eraginkor eta iraunkorra gauzatu behar dela ikusirik, gobernu taldeak beharrezkotzat jo du hainbat aldaketa egitea Errenteria Garatuz udal sozietateak kudeatzen dituen garajeen gainean ezarritako prezioei dagokienez.

Kontuan hartuta une hauetan alokatzeko 127 plaza daudela libre ibilgailuentzat eta 43 motorrentzat, eta 65 plaza lagapenean eskainita, eta Administrazioak dituen baliabideak optimizatu eta egindako inbertsioen aprobetxamendu hobea eskuratzeko, proposatzen da, zenbait kasutan lagapen nahiz alokairuko prezioak murriztea, eta, beste batzuetan, kudeaketa aldatzea jarraian zerrendatuko diren antolaketa aldaketak eginez:

LINOko GARAJEA: prezioen jaitsiera orokorra proposatzen da, baita beste jaitsiera osagarri bat ere, mailakatua, alokatutako plaza kopuruaren arabera (gaur egun 28 plaza daude alokairuan emanda). 30 plaza daude libre motorrentzat eta eta 71 ibilgailuentzat.

Aurreko prezioa

Egungo prezioa

Plaza irekia motorrentzat

Plaza motorrentzat 8 m² arte

20 € plaza/hileko

Plaza motorrentzat 8 m²-tik gora

25 € plaza/hileko

Plaza irekia autoentzat

92´45 €

60 € plaza/hileko

Baldin eta 50 plazatik gora alokairuan

50 € plaza/hileko

Baldin eta 80 plazatik gora alokairuan

40 € plaza/hileko

MARKOLAko GARAJEA: 63 plazatik 8 plaza itxi geratuko lirateke alokatzeko. Hori dela-eta, prezio bakarra ezarriko da, hileko 70 € plazako.

ALABERGAko GARAJEA: 13 plaza motoentzat eta 10 trasteleku gelditzen dira alokatzeko.

Plaza irekia motorrentzat

Plaza motorrentzat 8 m² arte

20 € plaza/hileko

Plaza motorrentzat 8 m²-tik gora

25 € plaza/hileko

Trastelekuak

7´80 m² eta 10 m² bitarte

30 € hileko

DON BOSCOko GARAJEA: antzeko aldaketak proposatzen dira. Gaur egun 48 plaza daude eskuragarri, horietako 1 irekia eta gainerako 47ak itxita.

Aurreko prezioa

Egungo prezioa

Plaza irekia autoentzat

97´53 €

40 € plaza/hileko

Plaza itxia autoentzat

122,74 €

100 € plaza/hileko

Baldin eta 60 plazatik gora alokairuan

90 € plaza/hileko

Baldin eta 70 plazatik gora alokairuan

80 € plaza/hileko

Baldin eta 80 plazatik gora alokairuan

70 € plaza/hileko

MERKATUZARreko GARAJEA: behar desberdin batetik abiatuta, aldi baterako behar puntualei erantzuteko asmoz eta mugikortasuna eskaintzeko pentsatuta dagoen zerbitzua ez saturatzeko, ondorengo alokairuak adostu dira:

Hileko bono mensual goizez 8:00/15:00 hileko

85 €

Hileko bonoa arratsaldez 16:00/20:00 hileko

63 €

Hileko bonoa 24 ordu hilean

116 €

Hileko bonoa gauez 20:00/9:00 hileko

54 €

Hileko bonoa motorrentzat 24 ordu hilean

36 €

PARKE KALEKO GARAJEA: duela gutxi eraikitako garaje hauen lagapen administratiboa eskuratzea errazteko asmoz, eta herritarren egungo egoera ekonomikoa baloratuta, garaje horiek erostera bultzatuko duten prezio batzuk ezarri ditugu garaje bakoitzeko, era horretan herritarrek horiek erabiltzeko onura izan eta egun aparkatzeko garaian dagoen presio handia deskargatzeko. Horretaz gain, egindako inbertsioak lehenbailehen berreskuratuko lirateke. Une hauetan 44 lagapen daude eginda, 2 egiteko eta 65 libre. Prezioetan ezarritako aldaketak honakoak dira:

Aurreikusitako aurreko prezioak

Egungo prezioak

Garaje irekiko plaza

18.800 €tik aurrera gehi BEZ

11.600 €tik aurrera gehi BEZ

Garaje itxiko plaza

25.400 €tik aurrera gehi BEZ

18.200 €tik aurrera gehi BEZ

Kontuan izanik interes orokorra dela proposatutako aldaketak egitea eragin duena, espero dugu horren emaitzak herritar guztien onurarako izateaz gain, ondasun publikoak hobeto erabiltzeko aukera eskaintzea, baita espazioen erabileran ibilgailuen sortzen duten presioa nolabait arintzeko balio izatea ere.

Informaziorako kontaktua

Errenteriako udala – 2. solairua. Errenteria Garatuz S.A – 943449686