Santo Angel de la Guarda eraikina ekintzailetasunerako gune bilakatuko dute

Tknika, Don Bosco, Oarsoaldea eta Udalaren arteko lankidetza hitzarmena_800x450Oarsoalde Garapen Agentziak, Tknikak, Don Boscok eta Errenteriako Udalak  sinatutako lankidetza hitzarmenaren arabera, Errenteriako Udalarena den Santo Angel de la Guarda eraikina prestakuntza eta ekintzailetasunerako gune bilakatuko da aurki.

Julen Mendoza alkateak, Iñaki Mujika Tknikako zuzendariak eta Nicolas Sagarzazu Don Bosco Institutuaren zuzendariak adierazi zutenez, horren helburua eskualdeak Lanbide Heziketako ikasleen artean ekintzailetza sustatzea eta sortuko diren enpresa berriak abian jartzeko hazitegia bat edukitzea da.

Hala, Errenteriako Udalak lau urteko eperako utziko dio Tknikari Santo Angel de la Guarda gunean kokatutako eraikin bat, Junior Expert programaren barruan ekintzailetasuna sustatzeko jarduerak burutu ditzan. Ildo beretik, eta lankidetza markoak bai Errenterian eta baita eskualdean ere eragin berezia izan dezan Don Bosco Institutua eta Oarsoaldea Garapen Agentzia lotu zaizkiko hitzarmenari.

Sinatzaileek azaldu zuten, hitzarmenak aukera paregabea eskaintzen duela erakundeen artean ekintzak koordinatu eta ekintzailetza sustatzeko eta eskualdeko pertsonen lanerako gaitasunerako aukerak handitzea eta hobetzea ekarriko duela, batez ere, formazioa duten eta langabezian dauden persona gazteen kasuan.

ADN kreaktiboa

Mendozak, gainera, esan zuen, hitzarmenak bat egiten duela Errenteria 2025 Plan Estrategikoarekin. Plan hau gauzatzeko 286 pertsonak parte hartu duten hausnarketa sakona egin dute herrian eta honen arabera, “beharrezkoa ikusi da ekintzailetasuna eta gizarte ekonomia sustatzeko politikak indartzea”.

Alkatearen hitzetan, Plan Estrategikoak onartu du Errenteriak badituela ezaugarri bereizgarri eta sendoak: “Tknika herrian kokaturik egotea eta Don Boscoren dinamismoa eta ekimenerako gaitasuna. Osagarri horiek oinarrizkoak dira gizartearen ezagutzan, teknologian eta berrikuntzan garrantzizko eginkizun bat jokatzeko eta herriaren kokapen estrategikoari begira garrantzi nabarmena hartzen dute lanbide prestakuntzan eta ekintzailetasuna alorrean”.

Hala, azaldu zuen, hitzarmena Errenteria Kreaktiboaren beste osagai bat dela, garai batean herriak izan zuen industria galerari irtenbideak bilatzeko beharrari erantzuna emango diona.