Miramongo basoraino joango dira erretiratuak larunbatean

Aiete JauregiaErrenteriako erretiratuen elkarteek jakinarazi nahi dute, larunbatean, hilak 12, elkarteen arteko apairileko goizeko irteera egingo dutela.

Amarako Topo geltokitik atera eta Aieteko gaineraino joango dira. Jarraian, Aieteko anfiteatrotik (Katxola) eta Miramongo basotik pasatuko dira, Anoetara iritsi arte. Bertan Topoa hartuko dugu berriro Errenteriara itzultzeko.

Parte hartu nahi dutenak Topo geltokian egon beharko dira 8:45ean.