Errenteria-Orereta Solidarioak 11.700 euro eman dizkio SOS Pasai Trintxerperi

SOS Trintxerperi txekea ematen_800x450Pasa den asteazkenean, hilak 9, Errenteria-Orereta Solidarioko kideak Udaletxeko arkupetan bildu ziren SOS Pasai Trintxerpe Plataformari 11.700 euroko balioa duen txekea entregatzeko. Kopurua herriko hainbat elkarte eta norbanakok martxoan zehar prestatutako ekintza eta diru-bilketatik jaso da. Izan ere, urtarrilean hasi ziren Trintxerpeko sutean kaltetutako familiei babesa emateko egitarau solidario bat prestatzen eta martxoa hautatu zuten ekintza guztiak biltzeko hilabetea.

Joxean Atxukarrok, inplikatutako elkarteen izenean, eskerrak eman nahi izan zizkien herritar guztiei eskainitako laguntza eta kolaborazioagatik. Ondoren, Maider Gonzalezek, martxoaren 29an herriko 12 auzotan egindako diru-bilketa antolatzeaz arduratu zen taldearen ordezkariak, “jasotako dirua garrantzitsua izanagatik ere, garratzitsuena, ekimen solidario baten inguruan elkarteen artean sortutako sarea” izan dela azpimarratu nahi izan zuen. Diru-bilketan 5.200 euro jaso zituzten.

Ordezkari biak izan ziren SOS Pasaia Trintxerpeko Izaskun Barbierri txekea ematearen arduradun. Barbierrek azaldu zuen kaltetutako familiak ezin izan zirela txekea jasotzera bertaratu, ordu horretan bertan bilera bat izateagatik baina eurek idatzitako esker on hitzak irakurri zituen. Plataformak, gainera, plaka bat eman zien Errenteriako elkarteei.

Errenteria solidarioaren agerraldia_800x450