Udaltzaingoaren eredu berriak sustatutako proaktibotasunak emaitza onak izan ditu

ADN | Agustinak | Alaberga | Auzoak | Beraun | Bidearen Bidean | Bizitzeko espazioak | Erdigunea | Etorkizunaren Bidean | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Gaztaño | Igantzi | Iztieta | Kaputxinoak | Lartzabal | Mugikortasun plana | Olibet-Ugarritze | Plan estrategikoa | Pontika | Udal antolamendua | Zamalbide 2015-05-29 | 0

auzokoudaltzaingoa

Errenteriako Udaleko arduradunek, Udaltzaingoaren 2014ko jarduera-memorien datuak helarazi dituzte eta bertan, udaltzainen jardueretan prebentzioa sustatzeak trafiko-zehapenen datuak eta herritarren ohiturak aldatu dituela nabarmendu dute.

Azaldu dutenez, prebentzio jaduerak %55a igo dira Auzozain polizia eredua abian jarri zenetik. Halaber, trafikoa zaintzeko jarduerak ere areagotu egin direla azpimarratu dute; izan ere, 2014an 1,786 jarduera izan ziren, aurreko urteetan baino % 100 gehiago. Orobat, jarduerak proaktiboak direnez, departamentuan 2.581 intzidentzia detektatu ahal dira, aurreko urteetan egindakoak baino % 100 gehiago. Hala eta guztiz ere, proaktibotasun horren alderdirik positiboena adierazi dutenez, bide-segurtasunaren aurkako delituak % 90 gutxitu direla da.

auzoko-udaltzainaBeheranzko joera horri eutsiz, TAOko salaketak, oker aparkatzeak, zirkulazio-salaketak eta garabiaren esku-hartzeak ere gutxiago izan dira. 2009ko erreferentzia hartuz gero, TAO salaketak 8.334tik 4.316ra jaitsi dira, alegia, % 48. Halaber, aparkatzeen ondoriozko salaketek ere behera egin dute, 3.960tik 1.476ra, eta, ondorioz, zehapenak % 62 murriztu dira. Zirkulazio-salaketen kopurua ere jaitsi egin da, 827 salaketa beharrean 476 izan dira, % 42 gutxiago.

Udaleko arduradunen esanetan, garabiak ibilgailu gutxiago eraman ditu. Ibilgailuak kentzeko irizpideak aldatu, eta inguruan egiten duen kaltearen araberako balorazio-irizpidea erabiltzen hasi direnetik 2.766 ibilgailu kentzetik 1.206ra pasa direla argitu dute; hau da, % 53 gutxiago.

Bestalde, nabarmendu nahi izan dute desgaituentzako aparkalekuak oker erabiltzearen ondoriozko salaketak ugaritu egin direla. 136tik 211ra pasa dira, % 55eko igoerarekin. Halaber, desgaituentzako aparkalekuak erabiltzeko 19 txartel kendu dira iruzurrez erabiltzeagatik, orain arte bakar bat ere kendu ez bazen ere.

Udaltzainen formazioaDatu horiek azpimarratuz, Auzozain polizia ereduarekin prebentzioa eta proaktibitatea bultzatuta, zerbitzuen kalitatea “hobetu” egin dela adierazi dute eta polizia herritarrengana gehiago “hurbildu” dela. Halaber, egiteko modu berri honekin, helburua “herritarrak kontzientziatu” eta istripu eta zehapenen-tasa gutxitzeko “balioetan heztea” dela gogoratu dute.

No comments yet.

Utzi erantzuna