Bisita gidatua gune historikora eta Madalen basilikara ekainaren 6an eta 7an

madalenaErrenteriako ondare historiko eta artistikoa ezagutzera emateko asmoz, Udalak bisita gidatu sorta antolatu du. Bisitak urte osoan egin dira, hiru asteburutan banatuta. Hurrengo bisitak, ekainaren 6an eta 7an burutuko denak, gune historia eta Madalen basilika izango ditu protagonistatzat.


Errenteriak izandako itsas iragana ezagutu ahal izango du hitzordura bertaratzen denak, eta garaiko harresiak eta ateak, eraikin nobleak, hala nola Zubiaurre Jauregia, Kapitain Etxea, Morrontxo eta Torrekua dorretxeak eta Santa Maria, Erdiko eta Goiko kaleetan dauden armarri eta blasoiak bisitatuko ditu.

Ibilbide gidatuaren barruan Madalen Basilikara bisita ere sartzen da. Bere lau hormen artean historia handia gordetzen duen eliz eraikina da honakoa, jatorrian lazareto edo legenardun(en) ospitale izan zen eta Errenteriako gaixoez gain, Gipuzkoa eta Nafarroako beste hainbat herritakoak ere hartzen zituen. Ospitalea Erdi Arko gunetik kanpo zegoen kokatuta.

Bisitak, modu honetan antolatu dira:

  • Ekainaren 6an (larunbata): 11:00etatik 12:00etara, euskaraz.
  • Ekainaren 7an (igandea): 11:00etatik 12:00etara, gaztelaniaz.
  • Doakoak dira eta ordubeteko iraupena dute

Interesa duen oroko izena eman dezake, doan, archivo@errenteria.eus helbide elektronikoan edo 943449610 telefono zenbakira deituta (08:00etatik 14:00etara) ekainaren 4a baino lehen. Antolatzaileek, bestalde, plaza mugatuak daudela nabarmendu dute eta baita bisita egiteko taldea osatu behar dela ere.