Ekainaren 7tik 13ra ospatuko dute Extremadurako XXV. Kultur Astea

ExtremaduraII

Monfrague Kulturguneak XXV. Extremadurako Kultur Astea antolatu du ekainaren 7tik 13ra.

Extremaduraz “zentzumenen” bidez gozatzeko programazioa egin dutela adierazi dute antolatzaileek, horretarako, aste osoan zehar hainbat ekitaldi egingo dituzte: zapore tipikoak dastatuz, konferentziak entzunez, dantza eta erritmoak ikusi eta sentituz… Asteria amaiera emateko, berriz, afari herrikoia prestatu dute.

Jarraian, egitaraua:

  • Ekainaren 7a, igandea (Gamon Zumardian)

12:00etan: XXV. Extremadurako Kultur Astearen irekiera Julia Hernández Valles jarduneko arartekoaren eskutik.

12:10ean: “Ecos de Extremadura” Monfrague Kulturguneko koroaren, “Concha Rociera” andaluziar taldearen eta “Raices y brotes” Nafarroako taldearen emanaldia.

*10:30etatik aurrera: Extremadurako produktuak dastatu eta erosteko aukera egongo da euren txosnan.

  • Ekainaren 8a, astelehena (Beraungo Monroy plazan)

17:00etan: Haurrentzako marrazki lehiaketa (2 urtetik 12 urtera). Kategoria ezberdinak egongo dira.

17:30ean: Haurrentzako jokoak, dantzak, aurpegiak margotzekoak eta globoflexia.

18:30ean: Txokolatada bizkotxoekin.

  • Ekainaren 9a, asteartea (Elkartearen egoitzan)

19:00etan: Toka, Bote eta Igel-toka txapelketa amateurrak.

  • Ekainaren 10a, asteazkena (Elkartearen egoitzan)

18:00etan: Bingoa opari sorta handiekin.

19:00etan: Partxis herrikoiak.

  • Ekainaren 11a, osteguna (Elkartearen egoitzan)

19:30ean: Berta kantautorea, “Ecos de Extremadura” Monfrague Kulturguneko koroaren eta “Concha Rociera” andaluziar taldeko dantzarien eta Yaneldi eta Pablo bikotearen ikuskizuna.

“Bienvenido” jubilatu elkartearen antzerki taldeak “La Hª de Juan Tenorio: Casi como fue” ikuskizuna eskainiko dute.

  • Ekainaren 12a, ostirala (Elkartearen egoitzan)

19:00etan: “Ramón Melida: Arqueólogo y descubridor del Teatro Romano de Merida” Ezequiela Albarran irakaslearen eskutik.

Konferentzia amaitzean, Gregorio Pérez bazkideak poesia errezitala eskainiko du.

20:00etan: Tortilla, Migak eta Gazpatxo lehiaketa. Platerak etxean prestatu daitezke baina gutxienez lehiaketa hasi baino 15 minutu lehenago aurkeztu beharko dira.

22:00etan: Tute eta Txintxon txapelketak amateurrak.

Extremadurako produktuen erakusketa eta dastaketa “El rincón del Ibérico”-ren eskutik.

  • Ekainaren 13a, larunbata (Elkartearen egoitzan)

21:00etan: Afari herrikoia eta dantzaldia.

Menua: Yorkeko urdailazpiko bilkariak, zainzuriak, otairranxka egosiak, txanpiñoiak saltsan, txuleta eta garnizioa, postrea, kafea eta kopa. Menua 20 €ren truke jan ahal izango dute bazkideek eta 23 €ren truke bazkide ez diren horientzat.

Afarira joan nahi duenek, elkartearen bulegotik pasa beharko dute 19:30etatik 20:30etara edo 943 340 458-640 646 938 telefonora deitu. Izena emateko epea ekainaren 9ra arte egongo da zabalik.