“Oiartzun ibaiari begiradak” erakusketa gaurtik aurrera ikusgai Niessen Merkatalgunean

oiartzun-ibaia4 (2)Oiartzun ibaiaren paisaiari buruzko erakusketa jarriko dute gaur, hilak 8, Niessen Merkatalgunean eta ekainaren 12ra bisitatu ahal izango da. Errenteriako Udaleko Mendi eta Ingurumen departamentuak antolatuta, Oiartzun ibaiaren garai bateko eta gaur egungo 120 irudi biltzen ditu, tartean, erakusketarako propio hamabost errenteriarrek utzitako argazkiak eta baita Udalaren artxibo historikotik jasotakoak ere.

Horiek horrela, Oiartzun ibaiaren gaineko begirada ezberdinak aurkituko ditu bertara gerturatzen denak, era askotan jasotzen baitu erakusketak bere paisaia eta arima: zoko bitxiak, lekurik estimatuenak, fauna, flora eta bioaniztasuna… Begirada sortzaileak ere badira, ura inspirazio baliabide bihurtzen dutenak.

Oiartzun ibaiaren balioa

Erakusketa honek “Oiartzun ibaiaren Paisaiaren Ekintza Plana Errenterian” lanketaren ekimenaren zati bat osatzen du. Errenteriako Udala gauzatzen ari da, eta gune horren balioa nabarmendu nahi du. Uztailean Xenpelar Etxean egongo da ikusgai.