Bihar hasiko dira Gaztañoko jaiak

Gaztañok bere jaiak ospatuko ditu hilaren 12tik, 14ra bitarte eta, astebeteko atsedenaren ondoren, berriro sartuko dira jai giroan San Juan bezperan. Gorputza mugitzeko aukerarik ez da faltako egun horietan, asmo horrekin antolatu dituzten kross herrikoian, kronoeskaladan… Dantza eginez gorputza astintzekoa ere ez; txarangaren, DJen eta kontzertuetako doinuekin. Horrez gain, jan eta edateko parada ere, noski, izango dute Gaztañora gerturatzen direnek;  gastronomia lehiaketak, afari eta bazkari herrikoiak… izango dituzte horretarako.

Jaiez gozatzeko prestatu duten egitarau osoa hemen:

Ekainak 12, ostirala:

  • 16:00etan Futbito 4 txapelketa
  • 18:00etan Kiki eta Moko pailazoak
  • Segidan, Maritxuren jeitsiera eta txupinazoa
  • Ondoren, buruhandiak eta jaioberrien kamisetak banatzea
  • Jarraian, patata tortila lehiaketa
  • 20:00etan Iratxo Iturria irekiko da bertako sagardoa dastatzeko
  • 23:00etan Gaztañorock Kontzertua: The Loockers (Ziburu), Broken (Donostia), Aski da (Errenteria) eta Zezenaren Taldea (Baiona) Gaztañoko plazan
  • Gauerdian Gaztetxean DJ-ak

Ekainak 13, larunbata:

  • 10:30ean, Gaztañoko IV.Kross herrikoia
  • Jarraian, III.Haur Kross-a
  • Sariak banatu eta gero, pintxo pote lehiaketa
  • 12:00etan, txirrinda kronoeskalada plazatik Aramendiko Kaxkoraino
  • 16:00etan, Mus Txapelketa Bukagaitz elkartean
  • 17:00etan, Haur jolasak
  • 18:00etan, Txiribila-Billarda jaurtiketa- Plazan txiki eta gurasoentzako ZUMBA
  • 21:00etan, Afari Herrikoia, Kuxkuxtu txarangaren animazioarekin Entsalada, bakailu tortila, sahieskia piperradarekin, gazta, intxaurrak, ogia. Edaria eta kopa.
  • 23:00etan, Zabalenea Gaztetxean, Dantzale Sound pintxak
  • Plazan D.J Bull-ek
  • Goizaldean, Sorginen Edabe magikoa banatuko da

Ekainak 14, igandea:

  • 12:00etan Toka eta Bote txapelketa
  • 14:00etan Gazte izandakoen bazkaria
  • 16:00etan Apar festa eta ondoren uraren jaia
  • 18:30etan Gaztañotik Mundura. Musika, dantza, janaria eta edariak beste tokietatik.

Ekainak 23, Sorginen gaua:

  • 17:00etan Haurrentzako herri kirolak Arramendiko kanpan
  • Arratsaldean zehar: sardinak, txorizoa, sahieskia… txoznan eta sagardoarekin afari merienda
  • Iluntzean ikuskizuna eta ondoren sua piztea. Gero bideo emanaldia eta ondoren suzko zezena

BANDOA1 BANDOA2 BANDOA3