Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da bi astez mantenu lanak direla eta

Galtzarabordako-kiroldegia_Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, urtero legez, Galtzarabordako Udal Kiroldegiak geldialdi teknikoa egingo du Osasun Araudia betetzeko eta eta garbiketa eta mantenimendu lanak egiteko. Hori dela eta, itxita egongo da uztailaren 31-tik abuztuaren 15-era (biak barne).

Bi igerilekuak erabat hustu eta garbitzeaz gain, indarrean dagoen araudiari jarraiki, instalazioa fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak egingo dira.

Bai Beraungo estali gabeko Igerilekuak, bai Fanderiako Igerilekuak ohiko ordutegian egongo dira irekita, eta igerileku eta muskulazio aretoko zerbitzuak eskainiko dituzte. Errenteriako Udal Kirol Patronatuko bazkideentzako sarrea irekia dela adierazi dute.