Errenteriako III. Tenis Opena- Madalen sariaren harrera ona eta parte hartze altua nabarmendu dituzte

EreintzaTEnisErrenteriako Ereintza III Tenis Opena – Madalen Saria jokatu da maiatzean, ekainean eta uztailean zehar, Ereintza Eskubaloi Taldeak  antolatuta, ATG (Gipuzkoako tenislari afizionatuak) eta Errenteriako Kirol Patronatuaren laguntzarekin. Orotara, 32 tenislarik hartu dute parte Beraungo erabilera anitzeko pistan jokatuta den txapelketa honetan.

Antolatzaileek adierazi dutenez, torneoak “oso harrera ona” izan du tenis zaleen aldetik eta horren erakusgarri moduan agertu dute koadroaren plaza guztiak agortu izana. Nabarmendu dutenez, gainera, Donostia eta Errenteriakoak izan arren tenislari gehienak, Gipuzkoako herri ezberdinetako parte-hartzaileak ere izan dituzte.

Jarraian, maila bakoitzeko garaileak:

  • 4. kategorian Reinier Sario eta Juan Ramón del Pozo irundarrek jokatu zuten finala eta lehena izan zen irabazlea 6-3 eta 6-2 emaitza lortuaz.

  • 3. kategorian Iñio Pérez errenteriarrak eta Javi Velasco donostiarrak jokatu zuten eta irabazlea Javi Velasco izan zen ( 6 – 4 , 6 – 3 ).

  • Ondoren, 2. kategorian Iván Jiménez errenteriarrak Oscar Parrondo donostiarraren aurka jokatu zuen eta irabazlea 6 -3, 6 – 4 emaitzarekin Oskar Parrondo izan zen.

  • 1. kategoriako final handian bi donostiar lehiatu ziren, Gabriel Zubillaga eta Raúl Ramos. Partida oso lehiatua izan zen eta kalitate handiko ikuskizuna eskeini zuten bi tenislariek. Azkenerarte ezin izan zitekeen jakin nor izango zen aurtengo txapelketako irabazlea eta azkenik Raúl Ramosek lortu zuen hiru setetan garaipena 6-7 7-5 6-3

Sari banaketan Ereintzako taldeko kidea Joxan Etxeberriak eta Errenteriako Kirol Patronatuko lehendakariak, Jon Txaskok, hartu zuten parte. Berrikuntza gisa, aurten irabazleak Xanti eta Maialenen panpinak jaso zituen.

Antolatzaileek, azkenik, aurtengo txapelketan laguntzen aritu direnak aipatu dituzte beraiei esker “Errenteriako Madalenetako tenis txapelketa garrantzi handia hartzen ari delako Gipuzkoako tenis zirkuitoan”.