Estolda-zuloa egiten eta pintaketa lanetan ari dira egunotan Koldo Mitxelenako jolastokian

Koldo Mitxelenako patioan sortutako hainbat arazo konpontzeko lanean dabiltza egunotan. Batetik, estolda lineal bat egingo da eskolako eraikinaren eta estalduraren artean, patiora doan uraren jarioa mozteko. Izan ere, zelaiak malda du eta arrazoi horregatik, euri ura zelai osora hedatzen dela azaldu dute Udaleko Hirigintza eta Ingurumen sailekoek. Patioa irekia izanik ura beti sartuko den arren, estolda honekin arazoa gutxitu egingo dela adierazi dute. Horrez gain, jolastokiaren zorua beste pintura batekin margotuko dutela ere jakinarazi dute. Aurretik, garantiaren barnean pintura aldaketa bat egina dutela erantsi dute, altxatzen ari zelako. Estolda egitearekin bat, pintaketa honen heburua irristakortasun maila gutxitzea da.

Lan horiek direla eta, itxita egongo da hainbat egunez jolastokia:

  • Uztailak  30. Estolda-zuloa egiteko lanak direla eta
  • Abuztuak 3, 4 ,5, 6 eta 7. Lurraren pintaketa medio.
  • Dena den, uztailaren 31an, eta  abuztuaren 1ean eta 2an erabilgarri egongo dela jakinarazi dute.
Koldo-Mitxelenako-estaldura_800x450-300x168
Koldo Mitxelena eskolako jolastokia. Artxiboko irudia.