Ikasturte bete antzerki

LABEA.KARTELA-2015

Antzerki Labeak hainbat ikastaro prestatu ditu 2015-2016 ikasturterako. Irailaren 1etik 25era bitartean eman ahal izango da izena euretan.

Haur, gazte zein helduentzat tailer ezberdinak prestatu ditu 2015-2016 ikasturterako Udal Antzerki Tailerrak. Guztira, 6 ikastaroren berri eman dute: Helduentzako, esaterako, hastapen, sakontze eta sorkuntza ikastaroak eskainiko dituzte. Horrez gain, 13 eta 16 urte artean dituzten gazteei begira ere prestatu dute ikastaro bat eta baita haurrei zuzenduta beste bi ere; batetik, 7 eta 9 urte arteko haurrentzat eta bestetik, 10 eta 12 urteko haurrei zuzendua.

Ikastaroez gain, monografikoak eta sortzaileekin egindako topaketak ere tartekatuko dituzte ikasturtean zehar.

  • Helduak
    • Hastapena

Astean 2 ordu (Asteartetan 19:30etatik 21:30etara). Elebiduna. Irakaslea: Arkaitz Gartziandia. Prezioa: 144 euro   urteko.

Helburu nagusia ikasleak antzerkiarekin lehen kontaktuan izatea da. Euren sormena gara dezaten eta lan taldean lan eginaz euren ikaskideekin zein euren buruarekin konfidantza hartzea. Antzerkian oinarrizkoak diren tresnak landuko dira: gorputz adierazpena, inprobisaketa, ahotsaren lanketa eta pertsonaien sortzea, besteen artean.

    • Sakontzea

Astean 3 ordu (Ostegunetan 19:00etatik 22:00etara). Elebiduna. Irakaslea: Arkaitz Gartziandia. Prezioa: 216 euro urteko.

Hastapeneko ikasturte egina duten ikasleei dago zuzendua. Ikaslearen espresio gaitasunak zabaltzea da “sakontze” urtearen helburu nagusia. Antzerki-genero ezberdinak landuko dira ikasleei antzerki lenguaia ezberdinetan aritzeko aukera emanaz.

    • Sorkuntza

Astean 3 ordu (Asteazkenetan 19:00etatik 22:00etara). Elebiduna. Irakaslea: Arkaitz Gartziandia. Prezioa: 216 euro urteko.

Ikastaroa aurreko biak burutu dituzten ikasle zein esperientziadun aktoreei zuzenduta dago. Irakasleak gidatutako sormen laborategi bat izango da.  Ikasleek talde lanean aritzeko aukera izango dute eta oinarrizko antzez-eremuetan ( komedia, drama eta tragedian) piezak sortzeko espazio eta laguntza izango dute.

  • Gazteak (13 urtetik 16 urtera)

Astean 1,5 ordu (Ostiraletan 19:00etatik 20:30etara). Euskaraz. Elebiduna. Irakaslea: Arkaitz Gartziandia. Prezioa: 108 euro urteko.

Batez ere gazteek antzerkia plazerez bizi dezaten du helburu tailer honek. Taldean eta norbanako gisa egingo dira lanketak, gorputz adierazpenaren bidez lotsak galdu eta gaztearen adierazpen gaitasuna kilikatzeko. Pertsonaiak landuko dira, istorioak taldean asmatu eta antzerki-piezak sortu. Gaztearen konfidantza garatuz haren sormena laguntzea.

  • Haurrak
    • 7 urtetik 9 urtera

Astean 1,5 ordu (Larunbatetan 10:00etatik 11:30etara). Euskaraz. Elebiduna. Irakaslea: Maider Galarza. Prezioa: 108 euro urteko.

Jolasaren bidez antzerkiarekiko lehen gerturatze bat egingo da ikasturtean zehar. Antzerkia eginaz ondo pasatzea da helburu nagusia eta bidenabar gorputz adierazpena, psikomotrizitatea, taldelana eta hitzekin jolasten ikasiko dugu. Ipuinak eta ikasleekin asmatutako istorioak antzeztuko ditugu, ikasleen irudimena eta auto-konfiantza lantzeko.

    • 10 urtetik 12 urtera.

Astean 1,5 ordu (Larunbatean 11:30etatatik 13:00etara) Euskaraz. Elebiduna. Irakaslea: Maider Galarza. Prezioa: 108 euro urteko.

Jolasaren bitartez norberaren konfidantza indartu eta talde lanean aritzeko gaitasunean sakontzea da ikastaroaren helburu nagusia. Antzerkiarekin ondo pasatzea. Besteen aurrean beldurrik gabe adierazten ikasiko dugu, pertsonaia ezberdinen sortuz eta ikasleek proposatutako eszenak landuz.

Informazio gehiago Udal Antzerki Tailerrei buruz ondorengo estekan: http://www.antzerkilabea.com