“Ulia-Jaizkibel itsasgune babestua” erakusketa ikusgai irail hasieran Xenpelar Etxean

Irailaren 1etik 11ra bisitatu ahal izango da Xenpelar Etxean, igandean izan ezik beste egun guztietan arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

EguUlia_Jaizkibel_Eguzki_Erakusketazki Talde Ekologistak antolatutako erakusketak, OCEANA Itsas Kontserbaziorako Nazioarteko Fundazioak eta EBEO Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak Ulia-Jaizkibelerako egindako proposamena zabaltzea du helburu; 13.000Ha inguruko eremua, itsasgune babestua izendatzeko proposamena, hain zuzen ere. Sustatzaileek azaldu dutenez, “dagoeneko izendapen horren alde azaldu dira Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Donostiako, Pasaiako, Lezoko eta Errenteriako Udalak” eta aurrerantzean ere instituzio gehiagoren “babesa” lortzea da euren asmoa. Irailaren 1etik 11ra egongo da ikusgai Xenpelar Etxean eta astelehenetik larunbatera bisitatu ahal izango da arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Gerturatzen direnek, Ulia-Jaizkibel itsasgune babestuan garatutako proposamen zientifikoa osatzen duen dokumentazioaren zati bat ezagutzeko eta bertako habitat natural, flora eta faunaren aberastasunaren xehetasunez gozatzeko aukera izango dute.