Urriaren 5era arte zabalik dago zaborraren, pasabideen eta lurzoru publikoaren erabileraren gaineko tasak ordaintzeko epea

errenteriako udalaUrriaren 5era arte, ordaingari hauek kobratzeko jarrita egongo direla jakinarazi dute Errenteriako Udaleko Diru Bilketa Sailetik:

  • Zabor Bilketagatiko Tasa
  • Pasabideen gaineko tasa (VADO)
  • Toki Publikoko Lurzoruaren Aprobe­txa­mendu Tasa

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaiola azaldu dute era berean, eta ordaindu ez diren kuotak dagokion gainordainarekin kobratuko direla.

Zergadunek, beren ordainketak Entitate Lagun­tzaileetan egin ditza­kete, goian aipatutako epea amaitu bitartean. Informazio gehiago eskuratzeko Santa Maria kaleko Diru Bilketa bulegora gerturatu daitezke.