Abuztuko zuzenekoei amaiera emango dien kontzertua

abuztuko_kontzertuak_gaztetxeaAbuztuaren 29an emango zaio amaiera azken kontzertu batekin, Abuztuan igo Oreretako Gaztetxera ekimenari. 21:00etatik aurrera taula gainean arituko dira Controlled Existence txekiarrak, Warfuck frantziarrak, Execucio bartzelonarrak eta Metralleta zarauztarrak.

Zuzenekoez betetako hilabetea

Emanaldi ugari antolatu dituzte abuztuan gaztetxean, izan ere, aipatutako ekimenaren baitan baitan hainbat kontzertu antolatu dituzte asteburuetan. Gauzak horrela, bertara gerturatu direnek, inguruko (Zarautz, Pasaia…), zein nazioartetik etorritako taldeen (Txekia, Serbia, Kroazia….) hardcore-az, punk-az, metal-az … gozatzeko aukera izan dute.

“Abuztuan asko aspertu” ohi den jende talde batengatik abiatu zen proiektua eta Oarsomusika eta Gazte Asanbladaren laguntzaz atera dute aurrera.