Mindara elkartea, inklusioa jomugan

mindaira_4
Iturria: http://www.mindara.org/

Dibertsitate funtzionala dutenen alde egiten duen elkartea da Mindara. Helburu horrekin  elbarriak diren zein elbarriak ez diren haur eta helduei begira proiektu ezberdinak eramaten dituzte aurrera. Alde batetik, ekintzak antolatzen dituzte, -kirol jarduerak, txangoak…-. Horrekin batera, ikastaroak ere prestatzen dituzte – musikoterapia edo euskal pilota egokituko entrenamenduak, kasu-. Eta horrez gain, hitzaldi eta mintegiak ere egiten dituzte, dibertsitate funtzionala ikusgarri egin eta integrazioa errazteko.

Ikasturte berria hastear, Mindara hazten doala nabarmendu dute eta Oarsoaldeko haurren izena ematea 2015-2016 denboraldirako %50 igo dela jakinarazi. Horrez gain, irailetik aurrera egingo dituzten hainbat ekimenen berri ere eman dute:

  • ERAKUSTALDIA. Euskal Pilota Egokitutako erakustaldia irailaren  6an: Berauneko udal-frontoian euskal pilota egokitutako erakustaldia izango da goizeko 10.30ean.
  • ENTRENAMENDUAK. Euskal Pilota Egokitutako entrenamenduak: Irailak 1etik aurrera, asteartero eta ostiralero Fanderiako Frontoian 17.00etatik 18.00etara.
  • IKASTAROAK. Musikoterapia eta zentzumen aniztasuna: Urrian hasi eta ekainera luzatuko da ikastaroa eta astean ordu beteko saio bat egingo dute. Pertsona guztiei zuzenduta dago eta bereziki, ezintasunen bat duten horiei. Prezioa: 40 €/hileko.

Informazio gehiago eskuratzeko, eta aurrerantzean antolatzen dituzten ekintzak ezagutzeko, bisita ezazu Mindararen web orria: http://www.mindara.org/#!sarrera/c1i0k

 

aniztasunaren_balioa