Sukaldian ekimenaren bazkarian parte hartzeko zozketan izen-emateko epea zabalik dago

Sukaldian II argazkia2Irailaren 10era arte egongo da zabalik. Galiziara, Senegalera eta Marokora hurbiltzeko aukera eskainiko du herrialde hauetako plater gastronomikoen bidez.

Aurtengo irailaren 17tik 20ra bitarte Atlantikaldia jaialdia ospatuko da bigarren aldiz, eta ekimen horren baitan hainbat ekintza ospatuko dira lau egunez herrian.

Horietariko bat Sukaldian izango da, hain zuzen ere, herriko hiru elkarte gastronomikotan Atlantikoko herrietatik iritsitako senegaldar, galiziar eta marokoar jatorrietako plater esanguratsuak kozinatzen ikasteko eta elkarrekin dastatzeko doako tailerra, irailaren 19ko eguerdian, larunbata. Izan ere, suaren inguruan kultura anitzen arteko zubiak eraikitzeko gunea izan nahi du ekintzak.

Aldi berean, herritarrek aukera izango dute behin plater horiek prest daudela, hiru elkarte gastronomiko hauetara bazkaltzera joateko. Hori horrela, irailaren 3tik 10era bitarte (biak barne) izena emateko epea zabaldu dugu, ondoren zozketa bidez hautatuko diren pertsonak zehazteko. Hortaz, bazkaltzera etortzeko interesa izango bazenuke, honakoa egitea eskatzen dugu:

Izena ematea zozketan parte hartzeko, irailaren 3tik 10era bitarte (biak barne) aniztasuna@errenteria.eus helbide elektronikoan edota udal erregistroan, datu hauek emanez:Izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa eta elkartea. Kopuruari dagokionean, ez dago izen-emate mugarik.

Epea amaitu eta hurrengo egunean, hain zuzen, irailaren 11n, Atlantikaldia jaialdiko web orrian (www.atlantikaldia.eus) izena eman duzuenon zerrenda argitaratuko da, behar bezala izen eman duzuela baieztatzeko. Zerrenda hori egun horretan soilik egongo da ikusgai eta zuzengai; datuak ez badira behar bezala jaso, bidali mezu elektronikoa edota deitu kultur aniztasun sailera.

Irailaren 14an, astelehena, izena eman duzuen guztion artean zozketa publikoa gauzatuko da Xenpelar kulturgunean arratsaldeko 19:00etan; bertara ikusle gisa etortzerik izango duzue. Horretan, izena eman duzuenon artean zozketa bidez, bazkaltzera joango zareten lagunak hautatuko dira eta, era berean, dastatuko duzuen otorduaren jatorrizko herrialdea egokituko zaizue.

Irailaren 14ean, astelehena, izen eman duzuen guztion artean zozketa publikoa gauzatuko da Xenpelar kulturgunean arratsaldeko 19:00etan bertara ikusle gisa etortzerik izango duzue. Horretan, izen eman duzuenon artean zozketa bidez, bazkaltzera joango zareten lagunen hautaketa egingo da eta, era berean, bazkalduko duzuen herrialdea egokituko zaizue.