Errenterian zer Europan errefuxiatutako pertsonen egoeraren aurrean?

HITZALDIA_mediterreneoa_ Ira9_KARTELA - DEFIrailaren 9an (asteazkena), 19:00etan, Errenteriako Reina aretoan batzar ireki eta parte-hartzilea egingo da toki mailan, eta, hortaz, Errenteriatik, jatorria duten herrietan dagoen gerra egoeratik ihes egin duten pertsonen egoera larri eta dramatikoari erantzuna eman ahal izateko moduaz gogoeta egiteko.

Pertsona horietako asko errefuxiatu-esparruetan bizi dira Turkian eta Turkiaren aldameneko herrialdeetan eta beste batzuk Mediterraneoa zeharkatzen ari dira, beren bizitzak arriskuan jarriz. Dagoeneko 27.000 baino gehiago dira hildakoak, eta Italia, Grezia eta Hungariara iristea lortzen dutenek ez dute aukerarik babestu eta asilo eta errefuxiatu eskubidea emango dien inongo herrialdera iristeko.

Egoera horren berri izateko Peio Airbe (Mugak-eko partaidea – Immigrazioari buruzko ikerketa eta dokumentazio zentroa) eta CEAReko Rosabel Argote (Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordea) izango ditugu gurekin.

Egoera zail horri aurre egiteko, Babes-hirien Sarea jarri da abian. Estatu mailako erabakietatik haratago doan formula proposatzen da pertsona eta familia horiek Europako tokiren batean modu duin batean bizitzeko duten beharrari erantzun erreala emateko.

Hori horrela, Errenteriako Udaleko Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak departamentutik herritar guztiei gonbidapena luzatu zaie pentsatu, proposatu eta gogoeta egiteko herritar bakoitzak norbanako gisa eta udalerri mailan egoera zail hau konpontzeko garaian dugun zereginaz eta egin dezakegunaz.