Atlantikaldiko argazkiak herritarren eskura

Atlantikaldia_argazkiak_herritarrentzatDagoeneko pasa dira egun batzuk 2015eko Atlantikaldiari agur esan geniola, baina egun horiek gogoratzeko nahian, lau egunetan zehar izan zirenhamarnaka ekintzetako argazki guztiak Flickr-en bildu ditugu. Modu honetan herritarrek argazkiak ikusi edota deskarga ditzakete.

Argazki guztiak libreak dira CC-BY-SA lizentziarekin eta beraz, edonork deskarga ditzake egokien iruditutako tamainan. Lizentzia libre horrek eskatzen duen bakarra, argazkia erabiltzean iturriaren aipamena egin eta berdin zabaltzea da.

Irailaren 17tik 20ra bitartean jasotako irudi guztiak hurrengo estekan aurki ditzakezue:

flickr.com/photos/herribizia

Argazkiak deskargatzeko urratsak:

  • Hautatu argazkia.
  • Beheko aldean, eskuinean, beherantz begira dagon gezi bat agertzen da. Egin klik bertan.
  • Hautatu deskargatzeko tamaina.
  • Deskargatu irudia.

Atlantikaldia_argazkiak_herritarrentzat2