Bazkaria Arramendipe erretiratuen elkartean

Pontika auzoko Arramendipe erretiratuen elkarteak bazkaria antolatu du 80 urte betetzen dituzten bazkideen omenez. Urriaren 25ean 14:30ean elkartean bertan izango da bazkaria, 30 euroren truke.

Izena emateko epea urriaren 23ra arte luzatuko da eta elkartearen bulegoan bertan egin beharko da astearte eta ostiraletan 17:30etik 19:30era.