Aterkipean babestu dira haurrak Errenteriako udal ludoteketan

aterkiak_ludotekakAterkia babesaren sinbolotzat hartuta, aterki azpian, “babesturik”, nola sentitzen diren hausnartu zuten haurrek ludoteketan pasa den astean. Horixe izan zen urriaren 2an ospatutako Bortizkeriarik Gabeko Nazioarteko egunaren harira egindako ekintzetako bat. Izan ere, egun horren aitzakipean eta haurren babesa oinarritzat hartuta, bortizkeriaren erabileraren inguruan hausnartzeko hainbat ekintza egin ziren Errenteriako Udal Ludoteketan.

Egunerokotasunean bortizkeria alde batera uzteko hainbat ekintza egin ziren, sentsibilizazio eta kontzientziazio gisa. Bide beretik, egindako ekintzekin ludotekak haurren espazio babestua direla azpimarratu nahi izan zuten.

aterkiak