“Ezetz asmatu” lehiaketa martxan da

ezetz asmatu“Ezetz asmatu” lehiaketa abian jarri du Errenteriako Udalak urriaren 1etik 30era bitarte. Duela urte batzuk egiten zen lehiaketa hau berriro indarrean jarri nahi da. Garazi Lopez de Etxezarreta Hizkuntza departamentuko zinegotziak adierazi duenez, Errenteriako historia ezagutzeko “aitzakia ederra” ematen du eta “era dibertigarrian” herriari buruzko informazioa jaso daiteke.

Parte hartzeko Errenteriako Udalaren web orrian ageri den “Herria ezagutzen” atalean sartu behar da. Bertan “Ezetz Asmatu” dioen txokoa dago, besteak beste. Galderak erantzun eta datuak utzita Errenkoaldek emango duen 50 euroko bale baten zozketan sartzeko aukera izango da.

Web orri honek lehiaketaz gain, aparteko gauzak ere baditu, bertan sartzen denak Errenteriari buruz ikasteko aukera izango du.

Hauxe da web orriaren esteka: ondarea-errenteria.net