Vila: “Rolen erreprodukzioak mozorroak aldatzen ditu, baina garaiezin izaten jarraitzen du, emakume borrokalarien rol berrien pean”

erakusketa_Marika VilaIrailaren 22an ireki zen Marika Vila artistaren lanak biltzen dituen erakusketa Xenpelar Etxean. Egunero, 17:00etatik 20:00ak bitarte genero ikspegia lantzen duen artistaren lanak ikusi ahal izan dituzte herritarrek. Bihar izango da erakusketaren azken eguna eta Vila berak bisita gidatua eskainiko du.

Esteroetipoen aurkako borroka edota botere eta adierazpen berdintasunik eza aldarrikatzea izan dira urte luzez Vilaren mezuen oinarri. Izan ere, artista honen ustez, jendarteak berdintasun eza mantentzen jarraitzen du, azaleko eta itxurazko etiketa aldaketen azpian.

Marika Vilak Komikiaren munduan, genero ikuspegi batetik egindako lana handia izan da. Eta honen nondik norakoak hobeto ulertzeko, elkarrizketa bat egin diogu.

Egun hauetan zure obraren atzera begirako erakusketa ikusteko aukera daukagu. Bertan urte askotako lana laburbildu duzu 30 obratan. Hautaketa honen bidez, zein da aditzera eman nahi izan duzun mezua?

Erakusketak, berez, laguntzako testu batzuk erantsita ditu, eta horietan urteetan zehar egindako lana azaltzen dut eta obra bakoitzak bere garaian zer esan nahi izan zuen.

Marika_Vila1Urteetan zehar baliabide ezberdinetan egindako lan anitz eta esperimentalaren laburpena da bilduma hau, betiere genero ikuspuntuaren arabera bideraturik, hauxe izan baita nire mezua mugiarazi duena: estereotipoen aurkako borroka, botere eta adierazpen berdintasunik eza aldarrikatzea, edo nahi izanez gero, generoarena eta klasearena. Izan ere, jendarteak berdintasun eza mantentzen jarraitzen du, azalezko eta itxurazko etiketa aldaketen menpean.

Komikiari dagokionez, funtsean inguruaren maskulinizazioak ekarri du emakumeek, emakume autoreek, eta baita beste emakume irakurle batzuek ere, ezinbestean merkatua zabaltzea gure lekua berreskuratzeko. Horrela, genealogia bat eraiki dugu, berarekin hitz egin eta bertan euskarri izateko, une jakin batzuetan soilik ez agertzeko, jarraipenik ez duen salbuespen gisa. Genealogia eraikitzea eta memoria berreskuratzea ezinbestekoak dira komikirako: bitartekoa da emakumeen ahotsa gehien behar duena hizkuntza sozial osoa izatera iristeko.

Mundua erabat maskulinoa dugu, nola hasi zinen? Zein izan ziren zure erreferenteak?

Núria Pompeia umorearen alorrean murgildu zen eta Mariel Soria eta Montse Clavé-rekin batera, Espainian aitzindariak izan ginen helduentzako komikian. Aurretik ez zen erreferente femeninorik izan, eta, ezta une horretara arte helduei zuzenduriko komikirik ere.

Hori guztia agertzen hasi zena konpromisoaren belaunaldia da (Manuel Barrero de Tebeosferak horrela deitu eta aztertu zuen) eta horretan gu hirurok gara lehenengo infiltratuak, neskatxoen mundu arrosa bertan behera uztera ausartzen zirenak ahots eta iritzi propioarekin hitz egiteko.

Nire ekarpena generoaz soilik hitz egin ez zuen ahotsa izan zen, baina bai berdintasun eza guztiez, jakinik desberdintasun hauek generoarekin batera hasten direla. Izan ere, edozein aldarrikapen ikuspuntu horretatik abiatuta aztertu behar da.

Marika_Vila3Behin borroka horretan sartuta, Europako emakume autoreak ezagutu ditut eta geroago Amerikakoak, esaterako, Claire Bretecher, Chantal Montellier edo Nicole Claveloux, i de Phobe Gloeckner, Trina Robins, Mari Flanner edo Roberta Gregory… Horien lana bere aniztasunean izugarri interesgarria dela uste dut, eta aniztasun hori da lan femeninoaren ezaugarrietako bat komikian. Baina, ez nituen erreferente izan, nire hasieran ez nituen ezagutzen eta.

Trantsizioko garaian nire lan profesionalaren ardatza espazio femeninoa izan zen, eta emakume marrazkilariok horretara bideratzen gintuen. Dena den, bere edukia eta zerbitzatzen zuen ideologia zalantzan jartzeak eraman ninduen mezuari eta bitartekoari buruzko ardura hartzera. Nire kideekin batera aldaketarako abiadari ekin genion, eta horretarako aldizkariak eta plataformak sortu genituen; gainera, instituzioetan ikusiak izatea, eta helduentzako komikia eta Espainian Komikiaren boom-a deitutakoa sortzea ahalbideratu genuen.

Testuinguru horretan bide esperimentalekin bat egin nuen, hala nola hizkuntza aldaketak bilatzearekin funtsezko interes gisa. Estilistika ikuspuntu horrek ekarri zuen nire jatorria zen gazteentzako komiki komertzialetik urruntzea. Estereotipoekin borrokatzeak pertsonaia finkoetatik, edo ereduzko protagonistetatik ihes egitera bultzatu ninduen. Nire motorra ikuspuntu kritikoa izan zen bazterrean kokatutako subjektibotasunetik, emakume jarrera izatetik, alegia.

Ikus dezakegu zure obra parte-hartzen duzun generoaren beraren kritika dela, nolakoa izan da ibilbide hori?

Genero ikuspuntuak agerian jartzen du nola eraikitzen gaituzten diskurtsoek, generoak nola egokitzen dituen rolak eta funtzioak eta nola horiek guztiak bihurtzen dituen oinarri. Horrela, ikuspuntu horretatik ikusiko dugu nola sortzen den berdintasun eza eta natural bihurtzen den. Baina hori aurkitzeak ez digu inolako lizentziarik ematen, ez gara genero on baten partaide… aitzitik, ardura ematen digu generoak aniztasuna errespetatu gabe pertsonak banatzen dituenean manipulazio hori ez onartzeko, pertsonak botere asimetriko baten harremanetan oinarriturik menperatzen baititu. Gure eraikitze pertsonalean ezkutatutako sustraiak bilatzea ezinbesteko lehenengo urratsa da gauzak aldatzeko. Nor bere burua kritikatzea norbera hazteko nahiz guztion ongizaterako bezain funtsezkoa da.

Bortxaketak, rolak erreproduzitzea, men egitea… kritika sozialari buruzko gai asko, gai hauek badute lekurik komikiaren munduan?

Bortxaketak, esplizitua bada, beti izan du lekua, bai kritikoa bada, bai morbosoa bada, are gehiago, interesgarria da ikustea horrekin loturik dagoela emakume autoren istorioek hartutako lekurik handiena: ustezko salaketa autobiografikoak, egunkari pertsonalak (horietan kontatzen dira bortxaketak, estuproak, intzestuak eta tratu txarrak) Baina gehienetan azaletik ezagutzen ditugu. Ikonografia morbosoa dutenak gailentzen dira, mezu sakonekoak ez dira horrenbeste sartzen, hau da, sexualitate maskulinoa kritikatzen dutenak botere gehiegikerietako ikuspuntuetan. Salaketarekiko edo gaiari buruzko kontzientziarekiko egokitasunak egunerokotasun lotsagarria dute, tamalez genero indarkeriaren biktimak hondar-arazoetako baitira gaur egun.

Marika_Vila2Bestalde, rolen erreprodukzioak mozorroak aldatzen ditu, baina garaiezin izaten jarraitzen du, emakume borrokalarien rol berrien pean. Badira funtzioetan aldaketa txiki batzuk, baina botere asimetriak jarraitzen du azalezko eta itxurazko aldaketen menpean, oinarriak berrindartzen jarraitzen baitute berdintasunik gabeko maskulino /femenino arteko borrokan.

Subjektu femeninoek duten eragiteko gaitasunean edo izaeran aurreratu bada ere (arrakasta emakumezkoen eskariari zor zaio) oraindik ez ditu betetzen gutxieneko helburuak, gutxieneko eta salbuespenezko lekuren batean izan ezean, komiki independentearena dena, esaterako, Emma Ríos Kelly Sue Deconick-in egindako lanak.

Zure ustez, nolakoa izango da komikiaren bilakaera?

Arestian aipatzen genuen bitariko polaritate hori bertan behera utzi ezean, ez gara aterako diskurtso horretatik. Gogora dezagun “modernizatutako·” estereotipo horiek jarraitzen dutela kontrolatzen “mainstream” delakoaren zati handiena. Bertatik generoa eraikitzeko eragin erreala mantentzen jarraitzen dute, inguratzen gaituen ikonografian nagusi diren irudiak dituztelarik. Hala ere, komiki independenteak lekua aurkitu du eleberri grafikoan subjektuen aniztasuna aldarrikatzeko, zehazki lengoai horren aldaketa eta bilakaeratik abiaturik. Ereduak dibertsifikatu eta eguneroko istorioak ugaritu egin dira, genero autobiografikoa eta irudizko urbano berriak, aniztasun subjektiboa ekarri dutenak. Espazio horretan kokatzen dira emakume autore berri gehienak eta paisaia bazterretik aldatzen hasita daude. Era berean, sare sozialek beste bide berri bat jorratu dute ahalduntze espazio berri bat irekitzeko, eta dagoeneko blog-en bidez espazio horiek hartuak dituzte eraginkortasun handiz..

Laburbilduta, komikiak aurrera joko du gizarteak islatzen duen lekurantz, eta guztion lana izango da nora jo. Eta, batez ere, emakume autoreek eta irakurleek ezarriko dute bidea. Haien ardura ere bada.

Ondorengo estekan Vilari egindako elkarrizketa bat aurki daiteke, informazio gehiago nahi duenarentzat: tebeosfera.com