Igandean XXXVI.Orientazio martxa egingo da Añarbeko basoetan

Orientazio_martxaMartxak bi helburu nagusi ditu, “norbera naturan bere kabuz mugitzeko gaitasuna lantzea eta mendiaz gozatzea da”. Gainera, “gurean” horren ezaguna ez den kirol bat ezagutzeko aukera eskainiko da. Hala adierazi du martxaren antolatzailea den GOT-ek (Gipuzkoako Orientazio Taldeak). 36.edizioa du aurtengoa eta euskal mendi federazioaren eta Errenteriako Udalaren laguntza duen martxa honek hainbat berrikuntza izango ditu.

Modalitate ezberdinak izango dira. Familia eta gaztetxoentzat altxorraren bila moduko jolas bat prestatu da. Eta orientazio probetan ohirko parte hartzaileentzako, aldiz, Añarbe eta Urdaburu inguruan dauden basoak ezagutzeko aukera egongo da. Denek egunean bertan banatuko den maparen laguntzaz Añarbeko basoetan ipiniko diren balizak topatu beharko dituzte.

Antolaketak hiru ibilbide aurreikusten ditu: familiarra, hastapenekoa eta aurreratua. Taldeka zein banaka parte hartzeko aukera izango da. Orientazio martxaren amaiera 14:00tan izango da. Izen emateko epea gaur amaituko da.

Informazio gehiagorako edota izena emateko sartu ondorengo web orrian: gotorientazioa.org

Egitaraua

  • 09:00tan, Idoian harrera gunearen irekiera
  • 09:30ean, orientazio ibilaldia eta GPS-Geocaching ibilbidea egin nahi duten parte hartzaileen lehen irteera
  • 11:00etan, orientazio ibilaldia eta GPS-Geocaching ibilbidea egin nahi duten parte hartzaileen azken irteera
  • 11:00etan, Malbazarlo lepoan, rogaine orientazio ibilbidearen hasiera
  • 13:00ean rogaine orientazio ibilaldiaren amaiera
  • 14:00tan orientazio ibilaldiaren amaiera

Mendi_orientazioa