Egun osoko egitaraua antolatu dute Arditurri auzo elkartea eta Oarsoaldeako begetariano elkartearen artean. Bazkaria, hitzaldia, dokumental proiekzioa, pintxo begetarianoen elaborazio tailerra edota pintxo-pote begetarianoa izango dira, besteak beste. Alabergako Arditurri elkartean hasiko da eguna 11:00etan “Ahal da: Elikadura begetariano osasuntsuenerako giltzak” hitzaldiarekin.
Plaza mugatuak dira, eta parte hartzeko 15€ ordaindu beharko dituzte interesdunek. Izena emateko bgtoarsoaldea@hotmail.com helbidera idatzi edota 652 763 707 telefonora dei daiteke.
Egitaraua:
- 11:00etan, hizketaldia “Ahal da: Elikadura begetariano osasuntsuenerako giltzak” (gazteleraz)
- 14:00etan, herri bazkari begetarianoa
- 16:30ean, “Making the connection” dokumentalaren proiekzioa
- 17:00etan, hizketaldi eztabaida
- 18:30ean, pintxo begetarianoen elaborazio tailerra
- 20:00etan, pintxo-pote begetarianoa
- 21:00etan, amaiera?