Aurrera doaz Alfontso XI kalea peatonalizatzeko lanak

Alfontso XI
Alfontso XI.kalea obretan

Urriaren 13an hasi ziren Alfontso XI.kalea zolatzeko lanak eta abenduaren erdialderako amaitzea espero da, beti ere San Tomas eguna baino lehenago, hirigintza departamendutik jakitera eman dutenez. Helburu nagusia kalea oinezko eta ibilgailuen zirkulazio partekaturako espazio bilakatzea da. Kalea zamalanetarako eta egoiliarrentzako aparkaleku gisa erabiliko da ordutegi mugatuan eta, gainerakoan, oinezkoentzako izango da. Gainera, aparkaleku kopurua handituko da aparkatzeko gunea kaleraren beste aldera pasako baita.