Errenteriako udaltzaingoak arrazakeria eta xenofobia gorroto-delituen inguruan formazio saioa izan du

IMG_7356
Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeriako abokatua formazio saioa ematen

SOS Arrazakeriak ikastaroa eskaini die Errenteriako udaltzain gorputzeko 22 langile ezberdinei. Besteak beste, udaltzainek arrazakeria eta xenofobia gorro-delituak detektatu eta horien prozedura ikas dezaten. SOS Arrazakeria elkartea Berdinduz sareko kide da,  Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik arrazakeria eta xenofobiak eragindako gorroto-delituen aurkako sarea. Gainera, Together sareko kide ere bada, hau Europa mailako proiektua da, eta helburu bera du.

Jose Fernandez Cano Fuenlabradako Udaltzainen buruak eskaini du goizeko lehen saioa. Izan ere, Udalak aditzera eman duenez, udalerri horretan formula eta metodo berritzaile ugari jarri dituzte martxan “gizarte anitzari erantzun eraginkor eta egokiago emateko”. Fernandezen esanetan, herri seguruagoa eta kohesionatuagoa eratzerako aurretiazko lana, herritarrekin parte hartzea eta gertutasuna, nahiz gizarte aniztasunaren kudeaketa egokia egitea (orientazio sexuala, ezgaitasunak, erlijioa, talde etnikoak) ezinbestekoak dira.

Bigarren saioa, aldiz, Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeriako abokatuak eman du. Gipuzkoan eta, zehazki, Oarsoaldean martxan jarri den Berdin sarea azaldu du. Horretarako, gorroto-delituen azalpena eman, datuak eskaini, eta horien salaketa eta erregistroa jasotzeko metodologia azaldu ditu.