Hondakinak Prebenitzeko Europako astearekin bat egin du Errenteriako Udalak

Udaletxean hondakin organikoa biltzeko dagoen ontzietako bat

Aste hori Europako Batzordeak sustatzen duen ekimena da, eta aurten azaroaren 21etik 29ra bitarte izango da. Europa osoan hondakinak sortzea prebenitu eta birziklatzeko ekintza iraunkorrak sustatzea da helburu nagusia. Errenteriako Udalak jakinarazi du kanpaina horretan parte hartuko duela, herrian hondakin organikoen gaikako bilketa indartzeko, hala nola ontzi arinen eta hondakin organikoen gaikako bilketa abian jartzeko udal eraikinetan.

Horretarako, Prebentzioaren Astearen baitan hainbat ekintza gauzatuko dira. Batetik, konpostaje komunitarioa eta etxeetakoa egiteko programak indartuko ditu auzoetan eta etxebizitzetan. Bestetik, Udalaren eraikinetan, Udaltzaingoan eta Gizarte Zerbitzuetan sortzen diren hondakin organikoen gaikako bilketa egingo da, eta ondoren konpostajea egingo da.

Era berean, gaikako bilketarako lizitazioa egingo da (erabilera anitzeko zakarrontziak) papera, ontzi arinak eta errefusa biltzeko zakarrontziak instalatzeko Udalaren eraikinetan, Udal Euskaltegian, eta hezkuntza, kultur eta gazteentzako eraikinetan.