Kultura-aniztasuna balio erantsitzat izango duen eskola baten bidean

Koldo MitxelenaAzaroaren 18an kulturartekotasunari buruzko hitzaldia egin zen Errenteriako Koldo Mitxelena Herri Ikastetxean. Hitzaldia ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatu zuen eta helburua ikas-komunitatean kultura-aniztasunari buruzko gogoeta egitea zen. Samira Goddi Mendizabal Errenteriako Udaleko Kultur Aniztasun, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen Saileko teknikaria izan zen hizlaria.

Goddik eskainitako hitzaldiaren ostean, bertaratutakoek gogoeta egitek aukera izan zuten. Eta gaiaren inguruko beharrez, proposamenez eta ekintza posibleez jardun zuten. Antolatzaileek azpimarratu dute, ondorio argia atera zela hitzalditik. Izan ere, “bertaratutakoek kultura-aniztasunean oinarritzen den eskola bultzatu nahi dute: aniztasuna balio erantsitzat eta aberastasun partekatutzat duen eskola”. Hitzaldia “ibilbide baten lehen urratsa” izan zela gaineratu dute.