Ikutza Kortsarioa kaleko bide-berrantolaketarako proiektua martxan da

ikutzaErrenteriako Udalak jakinarazi du Ikutza Kortsarioa kaleko bide-berrantolaketarako  proiektuarekin hasiko direla gaur eta obrak lau astez luzatuko direla. Azaldu dute kale horretako trafikoak Biteri kalean eskubirantz egiteko aukeraz gain (orain arte bezala) ezkerrerantz egin ahal izateko berrantolatuko direla bideak. Kalearen noranzkoa aldatuko da, hain justu.

Udalaren arabera, lan horien helburu nagusia inguruko aparkalekuetan (300 bat) dauden ibilgailuen trafikoa saihestea da. Ibilgailuok irteera bideetara sarbide zuzenagoa izango dute eta modu honetan, alde zaharrean gutxiago eragingo dute.

Trafikoa puntualki moztuko da obra gauzatzen den bitartean. Hala ere, gauetan  Alabergatik sartuz aparkatzea posible izango dela aipatu du Udalak. Era berean, obra egiteko kontratua 2015eko urriaren 21ean 24.571,95 eurorengatik (BEZ barne) “Construcciones Alzola S.L.” enpresari adjudikatu zitzaiola gaineratu du.