Euskara plana indarrean duten eskualdeko enpresek topaketa egin dute

Euskara plana2Urte mordoska da euskara plana duten eskualdeko enpresak urtean behin topaketa egiten dutela, 2011tik hona ordea, topaketa antolatzeko ardura enpresa batek hartzen du txandaka. Aurten Oarsoaldea Garapen Agentziari egokitu zaio euskara normalizatzeko egin dituen lanen berri ematea. Horrela, agentziako euskara lantaldeko kideek beren esperientziaren berri eman zuten azaroaren 19an Pasai San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktorian egindako topaketan.

Bertan izan ziren euskara planak dituzten eskualdeko gainerako enpresen ordezkariak, udal teknikariak, Emun aholkularitza enpresako teknikariak eta euskalgintzako hainbat kide. Ibilbide horretan izaniko zailtasunak aipatu zituzten eta horiei nola egin dieten aurre, praktika onak eta orain indarrean duten plana zertan datzan ere azaldu zuten.

Aurkezpenaren ondotik solasaldi irekia egin zen eta segidan Jon Maia bertsolari eta idazleak bere esperientzia pertsonalaren bidez, euskaldunon eta erdaldunen arteko bizikidetzaren eta begirunean aldeko aldarria egin zuen hitzaldi labur batean.