Ostegunean elikadura burujabetzari buruzko hitzaldia Reina aretoan

Oarsoaldeko Elikadura Burujabetzaren aldeko zenbait eragile eta herritar elikadura burujabetza, Euskal Herria eta eguneroko kontsumoa lotzen dituen proiektu bat lantzen ari dira. Baina proiektu hori martxan jarri aurretik Euskal Herrian lanean diren beste proiektu batzuk ezagutu nahi omen dituzte. Horretarako, Zazpiak Bat harreman sarearekin elkarlanean gaiari buruzko hitzaldia antolatu dute abenduaren 10erako, osteguna, 18:30ean Reina Aretoan.

Antolatzaileen esanetan, Iparraldeko proiektu garrantzitsuak ezagutzeko aukera izango da. Hazlariak Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantxa Ganbarako Lehendakaria eta Panpi-Sainte-Marie ELB laborarien sindikatuko buruzagia izango dira.