Gani Mirzo abeslari eta musikari siriar-kurduak kontzertu solidarioa eskainiko du larunbatean

Gani Mirzo_GroupAbeslari eta musikariak laukotean eskainiko du kontzertua larunbat honetan, abenduaren 19a, arratsaldeko 17:00etan Koldo Mitxelenako (Biteri) ikastetxeko patioan. Kontzertua doakoa izango da eta Errenteriako Udalak beste eragile batzuekin batera antolatutako Giza Eskubideen Asteari amaiera emango dio. Hain zuzen ere, aurtengo edizioa ekialde hurbilera eskainia izan da. Eta aste honetan oraindik bada zer egin, gaur eta bihar Siriar zine zikloak jarraipena baitu Xenpelar Etxean.

Ganik ekialdeko eta mendebaldeko doinuak nahasten asmatu du laud musika instrumentua “maisuki” menperatuz. Egun laukotean aritzen da, Neila Benbey argeliar abeslariarekin, eta, jada, hiru album argitaratu ditu.

Elkartasuna

Udaletik garrantzia nabarmendu nahi izan dute larunbateko kontzertuak duen elkartasunezko izaera. Izan ere, kontzertuan bertan arabiar te-a eta gozoak salduko dira Domîzeko (Iraken) kokatua dagoen  errefuxiatuen gunera irabaziak bidaltzeko. Gune horretan Ganik senideak ditu.

Hemen duzue Gani Mirzoren musikaren lagintxo bat: