Eraldaketa Feministarako Eskolako ikastaro berriak izango dira urtarriletik aurrera

eskuak2015eko urrian Berdintasunerako azpisailak Eraldaketa Feministarako Eskola 2015-2016 jarri zuen martxan beste urte batez. Eskolaren asmoa da “belaunaldi ezberdinen arteko topalekua izatea, non hausnartuko den, erreferentzi puntu izango den, presentzia soziala izango duen eta non aniztasuna errespetatuko den”.

Azken batean, eskolaren helburu nagusia da emakumeak ahalduntzea da, gizarte berdinzalea lortzeko asmoz. Bide horretan, urrian zortzi ikastaro jarri ziren martxan. Udalak jakinarazi du ikastaro horietan 80 emakumek parte hartu dutela. Eta jakinarazi du oraindik ikastaro batzuk martxan daudela. Oro har egin Udaletik egin duten balorazioa oso baikorra da.

Ikastaro berriak

Urtarriletik aurrera beste hainbat ikastaro eskainiko dira eta ikastaro horietan izena emateko oraindik aukera dagoela esan dute berdintasun sailetik. Hauexek dira urtarriletik aurrera martxan jarriko diren ikastaroak:

  • Zaintzaren ondorio kaltegarriak ekidin.
  • Emakumeen ahotsak uhinetan
  • Gure genealogia feministak
  • Ekonomia eguneroko bizitzaren ikuspegitik
  • Emakumeen begirada anitzak gurutzatu
  • Sare sozialak

Ikastaro guzti hauek doan dira eta izen emate epea irekia dago. Izena emateko bide ezberdinak jarri ditu udalak; e-maila bidaliz eskolafeminista@errenteria.eus helbidera, telefonoz 943 449 576 telefono zenbakira deituz edota Udaletxeko Berdintasun Azpisailean.

Udaletik eskolan parte hartzeko gonbita luzatu diete herriko emakume guztiei, “elkartrukatu, gozatu, kontzientzia eragin, sareak sortu eta gure arazoen eraldaketa ekarriko duten alternatibak eraiki nahi dituzten emakumeei”.

Ikastaro guztien kartela:

kartela eskola urtarrila [1280x768]