Eraldaketa Feministarako Eskolako ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago

Captura3Urtarrilarekin batera Eraldaketa Feministarako Eskolako ikastaro berriak  martxan dira, eta oraindik izena emateko aukera dago. Emakumeak ahalduntzeko asmoa duen eskola honetan parte hartzeko deia luzatu dute beste behin ere berdintasun sailetik.

Ikastaro guzti hauek doan dira. Izena emateko bide ezberdinak jarri ditu udalak; e-maila bidaliz eskolafeminista@errenteria.eus helbidera, telefonoz 943 449 576 telefono zenbakira deituz edota Udaletxeko Berdintasun Azpisailean bertan.

Hauek dira ikastaro berriak:

Sare sozialak

Atzo bertan hasi zen sare sozialen inguruko ikastaroa.Urtarrilaren 22ra arte luzatuko da, 09:00etatik 11:00etara astelehenetik ostiralera. Facebook eta twitter erabiltzen ikasteko ikastaroa da, eta KZ Gunearekin elkarlanean antolatu da.

Emakumeen ahotsak uhinetan

Eta ostegunean, berriz irrati tailerrari ekingo zaio. Partaideak  martxoaren 17ra bitarte ostegunero 17:30etik 19:30era Merkatuzarren elkartuko dira. Irrati saio bat diseinatu eta gauzatzeko aukera eskainiko da, besteak beste. Izan ere, “irratia emakumeen parte-hartze soziala bultzatzeko komunikabide bereziki egokia da”.

Emakumeen begirada anitzak gurutzatu

Ikastaro hau ere ostegunean hasiko da. Hilabeteko bigarren ostegunetan bertaratzen direnek estereotipoekin eta aurreiritziekin apurtu eta jatorri anitzeko emakumeekin elkarrizketan aritzeko aukera izango dute.

Gure genealogia feministak

Emaginek eskainiko duen ikastaroa izango da. Otsailaren 1ean, 8an, 22an eta 29an 18:00etatik 20:00etara Xenpelar Etxean bilduko dira.  Bereziki Euskal Herrian 70.hamarkadatik aurrera mugimendu feministak izandako ibilbidea aztertzeko parada izango da, “historia ezagutzeak, aurrera begiratzen laguntzen baitu”.

Zaintzaren ondorio kaltegarriak ekidin

Otsailaren 17, 24 eta martxoaren 2 eta 9an 17:00etatik 19:00etara Xenpelar etxean izango da ikastaroa. Zaintzeak zaintzaileari ekar diezazkioken ondorio kaltegarriak ekidin nahi dira. Osakidetzarekin elkarlanean egindako ikastaroa da.

Ekonomia eguneroko bizitzaren ikuspegitik

Martxoaren 3an ekingo zaio ikastaro honi. Tailer honetan egungo sistema ekonomikoak emakumeen bizitzan duen eraginaren inguruko hausnarketa kritikoa egingo da.

Informazio guztia hemen.